XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Alperrik abil, aurrerantz bakarrik egin bear dek bidea.

- Korapillo gabea nauk, utzi idak seme-billa joaten.

- Korapillo gabea aizela egi borobilla dek... baña beti aurrera joatekotan.

Semea ta i etzerate sekulan aterpe batean berriro biziko.

Ura prailleekin ondo biziko omen dek.

Baleikek prailleetarako izena ematea.

Goazimak aurrera.

Ondo biziko dek, parra-parra jango dik, nai aña emango ziote; ala ere arek naiago dik nere ondoan otzik-dardarka egon praille-sukaldean bero-bero baño.

Mikelot nerea; atoz, atoz....

Etzegok zer egiñik, Gartxot.

I artzai bat besterik ez aiz.

Prailleak zernaitarako indar aundikoak dituk.

Obe dek aien esanera makurtu, kukurruku jotzera dijoan ollar antzo azaldu baño.

Itzaltzuraño leguntzeko egindu zitieten, baño berandutu zaiguk, ia gautu dik.

Agiri dituk illun tartean egun zatiñoak baliraxe Itzaltzu'ko argiak.

Oraindik urruti xamar.

Bakarrik joango baitzake....

Gartxot, itz-ematen al didak zuzen-zuzen ire errira joango aizela?.

- Erriraño gaur joateko ez nauk gauza Billatuko diat inguru ontan zuloren bat eta bertan loak artuko natxeok.

Biar ekingo zioat Itzaltzuko bideari eta gerokoa....

Jaungoikoak bazekik.

- Gerokoa etzaidak ajolarik.

Geroa ire esku zeok.

Agur, adiskide.

Itzaltzu urruti zegoan.

Ango argi-kiñuak zeruko izarren begi txurizkak ziruditen.

Gaua illuna, elurra mara-mara, zeru-gainkia beltz, aizerik ez....

Ontzak bakarrik kantari.

Gartxot alakoxe zulo batean kuxkurtuta loaren zai, barruko mikaztasuna ito eziñik; ezin zuan iñolare lorik erakarri.

Azkenean artu zuan loak....

Bustia zegon gizona.

Odol beroak legortu zuan pitin bat.

Ametsetan asi zan laister.

Esnatu zanean itunki negarrez ari zan.

Zer dale ta? Maitasun egoetan Orreaga'ra zijoakion gogoa.

Mikelot! zure ondoan baninduzu!.

Onatx labur negar aren iturburu: Orreaga'n Gartxot eta Mikelot'ek ango Abatak aginduta gero, Altobizkarrarena abestu.

Euskalzaletasun-usain zuan kanta arek atzamarkatu noski Begon eta....

Arek beltza egin!.

Aita urtetan aurreratu xamarra zalako bere errira bialdu, baño Mikelot urkatzeko agindu ez du ba!.

Jakin dute ori, Orreaga'ko artzai-morroiak eta an dira zaldiz aguro asko Itzaltzu'n aitari seme iltzea daramatela esanik.

An dijoa bere lagun artean Gartxot Orreaga'ra negarka eta zotinka....

Bidean esnatu ordea....

Esnatutakoan legortu zituan begi ondoak.

Eta bere buruakin onela ari zan: artzai onak, zuek zerate nere lagunak! Zuek lagunduko diozute bai nere semeari Orreaga'tik anka egiten.

Eskerrik asko.

Zortzi illabete baziran Gartxot bakarrik bizi zala.

Elkorreta'ko mendi-maldan zebillen.

Lur-ondoan arkaitz-magalean zulo bat ikusi zuan eta araxe eraman gero bizi-tresnak.

Untza zuan aterpeak sarreran, osiña ondoan, bidetxigorra aurrean, ardi-borda izan zuan gero goiko aldean.

Antxe dabil Gartxot bere berrogei ardi, amar zaldi ta txerri bakarrarekin.

Semea an balu... utsa!.

Baña urruti, bizi zan.

Gogoak al aña semearekin ametsetan zebillen.

Mikelot, kutun nerea, noiz etorri bear dezu nere ondora?.

Beiñola miñak zirt eta zart egiten ziola: - Nerea det semea.

Ekarri egin bear det.

Baña... Nola? Orixe! Ango artzaiekin alkar artu eta gauez Mikelot ostu.

Noan lenbailen.

Onela edo ala laister jakin zuten Orreaga'ko artzaiak.

Illargirik etzuan lenbiziko gauez an izango zala Gartxot eta ixillik edukitzeko.

Batek besteari esatekotan makurtu egiten ziran lenbizi, bi esku aundiekin txikitu ta estuta lagunaren belarria, sartu ezpañak beatz tarteko txuloan eta ixil-ixillik, polliki-polliki, itz bat ondo bukatutakoan bestea atalka esanaz, jakin zuten danak berri pozgarri ura.

Mikelot'i ere agertu zizkioten aitaren asmoak.

Danak poztu eta alaitu ziran gogotik.

Ez dezala porrot egin aitaren ametsak.

Illun-illun zegoan, zerua lañotuta, euria zirt eta zart.

Bazijoan Gartxot, zaldia beste lagunik ez ondoan, semea buruan, aita-maitasuna biotzan.

Goizeko laurak ziran zalditik jetxi zanekoan, artean ordu erdiko bidea semearenaraño.

Oñez egingo zuan, zakurrak zaunkaka asi etzitezen.

Artzaitxabolak itxita, zakurrak ixillik, lañoak negarrez, zerua asarre.

- Auria, emen nauk.

- Kaxo Gartxot, gure laguna, bakarrik al ator?.

- Oraindaño zaldia izan diat lagun, baña bidegurutz ondoan utzi diat sastrakari lotuta.

Semea?.

- Onezkero aspertu dek.

Atzo zortzi eman genitxeon soka bat, barruan lotuta leiotik bera jeixteko.

Goazimak.

- Beste artzaiak nun dituk?.

- Txaboletan.

Baña ez azaltzea obe izango dala-ta ez ateratzeko esan ziet.

- Ondo zeok, gañontzekoan zakurrak esnatuko giñuzkek-eta.

Esna zegoan Mikelot.

Aguro ezagutu zuan bere leio-burnietan lotuta ara-oneraka ibilli ez dedin eta... an dator geldi-geldi gauza beltz bat bera ta bera, bizkarrarekin paretari bultzaka eskuak goitik bera polliki-polliki jetxiaz....

Aita-semeak negarrez... Biotz taupada biguñak... alkar muxuka... semea pozik ta aita areago.

Azkar egin zituzten alde artakoak eta, ixil-ixillik, eskutik elduta, urrutiratu ziran.

Zaldi-ondora joan ziranean, aberea irrintzika asi zitzaien.

Ura ere poz-pozik nunbait.

Igo zaitezte biok esaten zuala zirudian igo azkar nere gañera, aixa eramango zaituztet-eta.

Bearko biak batean eraman.

Nork kenduko izarrak gauari? Zeñek loreak Maiatzari?.

Ta igo ziran aita-semeak.

Alkar estutuaz, malkok nastuaz, badijoaz Elkokrretara.

Ezpañetan poza, musuan parra, biotzean maite-kabi....